sábado, 20 de diciembre de 2014

TEORIA KLASEEI BURUZKO HAUSNARKETA

IKT HAUSNARKETA
Hausnarketa hau egiteko testu hiru ataletan banatu dut. Alde batetik beste taldeen ebaluazioa egingo dut, beste batetik nire taldekideen ebaluaketa bat egingo dut eta azkenik nire buruari auto-ebaluaketa bat egingo diot.
Esan dudanez lehenengo eta behin beste taldeei buruzko ebaluazio bat egin eta iritzi txiki bat emango dut. Aipatu beharra dago talde guztiek gogor egin dutela lan eta hori baloratu beharreko zerbait dela uste dudala. Horrenbestez beste taldeen ebaluazioarekin hasiko naiz.
Ebaluazioa hau egiteko kontuan hartu ditudan irizpideak bi dira: Alde batetik, eta teknologia berriei buruzko irakasgaia dela kontuan hartuta garrantzitsuena, aurkezpenerako erabilitako baliabidea. Bestetik aurkezpenaren maila: koherentzia, informazioaren argitasuna, ulermena...
Hasteko esan beharra dut talde guztiek gogor lan egin dutela eta bere aurkezpenak ahalik eta hoberenak izaten saiatu zirela. Esan dudanez, kontuan hartu dudan irizpideetako bat baliabideen erabilera izan da. Hori kontuan hartuta esan behar dut lehen eguneko edo lehenengo asteko aurkezpen gehienetan Power Point-ak zein prezziak erabili zirela momentu horretan ezagutzen genituen baliabideak zirelako. Kurtsoa aurrera joan ahala, baliabideen erabilera aldatu egin da, ikasleok baliabide gehiago aurkitu ditugulako (Emaze, powtoon...). Aldaketa hori lehenengo aurkezpenetik aurrera ikusi zen, esan dudanez, kurtsoa aurrera joan ahala.
Beraz, aurretik esan dugun moduan, aurkezpenak egiteko modua aldatuz joan egin da eta azkenean dibertsitate handia sortu da, baina, zein da baliabide teknologikorik erabiliena? Aurkezpen guztiak ikusi eta gero ondorioztatu dezaket baliabide teknologikorik erabiliena powtoon edo etxetik ekarritako ahotsa zuten bideoak izan direla. Honen arazoa deskubrimendu berria izatea da.
Bigarrenez, eta ez horregatik garrantzi txikiago batekin aurkezpenaren maila ebaluatzea erabaki dut. Gure klasea 96 kideko klase bat da eta ikasle kopuru horren aurrean aurkezpenak egitea urduritasuna sortzen du. Urduritasuna talde askotan nabaritu izan da, baina, talde orok lortu du aurkezpena zailtasunik gabe gainditzea.
Baina zein izan da lan honetako arazorik komentatuena? Talde guztiak ondo funtzionatu dute, azken finean talde bat direlako eta haien artean eta guztiak batera lan egin behar dutelako lana aurrera eramateko, baina, talde guztietan gauza ez da dirudien bezain erraza. Talde askotan komunikazio falta agertu da arazo nagusitzat, izan ere, guztion artean ados jartzea ez da gauza erraza eta ideia edo pentsamendu ezberdina izatekotan taldekideekin desadostasunak ager daitezke: geratzerako orduan, ipiniko dena zehazterako orduan... Ala eta guztiz ere esan behar dut, begi-bistan talde guztiak beraien arteko arazoak konpondu dituztela eta aurkezpenak aurrera eraman dituztela.
Nola eta Zerekin egin dute lan taldeek? Talde gehienak antolakuntzaren forma klasikoa hartu dute, hau da, egun edo arratsalde bat geratzea lan egiteko asmotan. Bilera horietan aldeek jarraituko dituzten pausuak, araudia, lanaren banaketa... zehaztu dute. Talde gehienek testuekin egin behar izan dute lan, beste batzuek aldiz testuez aparte bideo bat ikusi behar zuten laguntza moduan.  Aurretik lana banatzearen estrategia talde gehienek erabili dutena da, normalean banaka egitekoa, baina baita ere badaude bikoteka lan egin dutenak, esaterako: 4. taldea.
Aurkezpenak orokorrean ondo prestatuta egon dira eta erabili edo aztertu dituzten gaiak interesgarriak izan dira; Eskola 2.0, Tik Tak teknologia berriak... Beste taldeen hausnarketa txiki honekin amaitzeko, nire ideiak eskema txiki batean laburtuko ditut eta aipatu beharra dut ikaste - irakaste prozesua ona izan dela eta ikasleoi gauza berriak jakiteko eta ezagutzeko balio digula. Horrenbestez, hona hemen nire ideien eskema txiki bat:
ü  Talde guztiak ondo egin dute lan bakarka zein taldeka.
ü  Baliabideen desberdintasuna handia izan da. (Pootown-etik Power Point sinple batera.
ü  Talde guztia arazoak izan dituzten arren (denbora, komunikazioa...) lana aurrera eramatea lortu dute.
NIRE TALDEKIDEEN KOEBALUAZIOA:
Beste taldeen ebaluazioa amaitzerakoan nire taldekideen ebaluazioarekin hasiko naiz. Talde hau Tatianak, Eiderrek, Junkalek eta Nik osatzen dugu. Giroa paregabea izan da batzuetan komunikazio falta nabaritu den arren:
ü  Tatiana Terrón: Oso neska langilea da eta beti dago lan egiteko prest  horrek gehiegi lan egitera bultzatzen dion arren. Berak taldearekin izan duen komunikazioa ona izan da giroarekin batera eta horrek lana erraztu du. Gainera batzuetan taldearen kargu egin da eta galduta zeuden taldekideak lagundu ditu. Gure aurkezpenerako Pootown erabili genuen eta Tatianak esfortzu handia egin zuen proiektua aurrera eramateko. Bera ideien argitasuna eta hauen gaineko konfiantza gako izan dira lan honetan.
ü  Eider Martinez: Urte honetan heldu da gure klasera eta berarekin lan egiten nuen lehenengo aldi zen. Eider azkar irabazi du beste taldekideen konfiantza bere lan egiteko formagatik eta bere izateko eragatik. Neska langilea da eta bere ideia argi ditu. Beste bikoizketakoa edo taldekoa denez zailagoa egin zaigu berarekin kontaktuan  jartzea. Laburbilduz neska langile eta argia da, horrek taldekideen konfiantza irabaztea eta giro ona sortarazi du.
ü  Junkal Susperregui: Modulu laneko talde berdinean gaude eta horrek bion arteko giro hona eragin du. Neska langilea da, beti lanerako prest egoten dena. Bere arduratasuna gakoa izan dira gure taldean. Azkenik aipatu behar dut, ekarpen txikia dirudien arren Junkalen euskara maila oso lagungarria egin zaigula lana antolatu eta idazterakoa.
Laburbilduz nire taldekideen gaineko ebaluazioa positiboak dira orokorrean. Honek ez du esan nahi taldean arazoren bat sortu ez denik, esate baterako, aurretik aipatu dudanez komunikazioa hobetu beharreko faktore bat izango zen.
AUTOEBALUAZIOA:
Norberak egindako lana baloratzea ez da gauza erraza eta are gehirago talde lanean izan bada. Ala eta guztiz ere saiatu egin naiz. Nire ustez eta nire taldekideek nitaz esango dutena errespetatuz, ondo  eta gogor egin dudala lan esan behar dut.
Batzuetan nigatik espero zutena bete ez arren azkar konpondu ditut arazoak eta niri egokitutako atalak ahalik eta hoberen betetzen saiatu nahiz. Nire taldearekiko ekarpena baliozkoa izan dela uste dut, iritzia emanez, lana antolatzen lagunduz...
Hausnarketa txiki hau amaitu baino lehen aipatu behar dut taldeak eta nik egin dugun lana paregabea izan dela eta taldekide guztiak gure partetik ipini dugula eta horrek lana erraztu duela.
Arrazoi guzti hauengatik nire buruari jarriko nion nota 8 bat d, aurretik esan dudanez akatsak egin ditudan arren nire taldearekiko ekarpena ona izan dela uste dudalako.


No hay comentarios:

Publicar un comentario