domingo, 21 de diciembre de 2014

AZKEN SAIOA

Juana Sanchoren bideoz aegindako aurkezpen bat ikusi dugu. Honetaz aparte Alaitzek konfort guneari buruz hitz egin du eta irakasgaiari amaiera eman diogu. Hona hemen ikusitako aurkezpenaren esteka:



sábado, 20 de diciembre de 2014

SAIO TEORIKOAK. ZER EGIN DUGU?

Atal honetan astero egindako lana azaldu eta aurkeztuko dut.

1. SAIOA    
Lehenengo saioa izan dugu gaur IKT-n. Aurkezpen bat izan da eta irakasleak berak dituen asmo, helburu... guztiak asaldu dizkigu, hau da, lauhileroko osoan egingo duguna azaldu digu.
Saioan zehar ez dugu gehiagorik egin, beraz, lehenengo saio honi amaiera emateko esan beharra dut saio honekiko dituda espektatibak handiak direla, teknologia berria irakaskuntzari inpultso eman behar dietela uste dudalako.

2. SAIOA
Aste honetan, ez da saio magistralik egon LOMCE legearen kontrako greba dela eta. Hurrengo argazkian ikusi dezakezue grebaren iragarkia. Klase magistralik egon ez denez gure kabuz egin behar izan dugu lan: Blogger aztertu honen funtzionamendu ezagutzeko, lanak egiteko...
Egin beharreko lana "Eskola aireberritzea" testua irakurtzea izan da gero bi galdera erantzun behar genuela. Bi galderak erantzuteaz aparte testuan Bost hitz gako azpimarratu behar izan ditu, hona hemen galderak eta nik aukeratutako bost hitz gakoak:
  • Zeintzuk dira garai honetan sartzeko faktorerik garrantzitsuenak?
  • Zeintzuk dira IKT-ak erabiltzeak eragiten dituen ondorioak?
  • Bost hitz gako: Teknologia, modernizazioa, zulo digitala, IKT-ak eta hezkuntza ereduaren berriztatzea
Aurkezpen honetan Mariak bost puntu zehatzen inguruan hitz egiten du. Bost puntu horiek, boterea, denbora eta espazioa, reflexioa, informazioa eta ezagutzak dira. Baina zer esaten du Mariak honi buruz?
  • Boterea:Botere autoritario batetik, botere demokratiko batera.
  • Denbora eta Espazioa: IKT-en erabilera bultzatu eta espazioa arautzen duten prototipoekin amaitu.
  • Informazioa: Informazioa emateko era aldatu egin behar da.
  • Reflexioa: Lan egiteko automatismoak kendu eta hausnarketa barneratu.
  • Ezagutzak: Ezagutzak tratatzeko eraren aldaketa beharrezkoa da. Irakaslea informazio edo ezagutzak ekoitsi beharko ditu eta ez hartu edo trasmititu bakarrik.
Hona hemen testu honi buruz egindako hausnarketa:

1.- Zein ezaugarri azpimarratuko zenuke zuk gaur egungo gizarteari buruz? Zergatik?
Testuan aipatzen duenez edozein hitz edo definizio jarri ahal diogu gaur egungo gizarteari. Nire ustez gaur egungo gizartea bi hitzek definitzen dute, alde batetik materiala eta beste aldetik kapitala. Gaur egun gizarteak garrantzi handia ematen die gauzei, objektuei… izan ere gaur egungo gizartea, gizarte materialista da eta objektuei duten baino balio gehiago ematen diete. Materialista izateak gaur egungo gizartearen beste ezaugarri batekin du zer ikusia, gizarte kapitalista izatea.
Gaur egun diruak berebiziko garrantzia du. Limitera eramanez esan daiteke dirurik gabe bizitzeko aukerarik ez duzula. Beraz, dirua daukana ez daukana baino garrantzitsuagoa eta bizitza hobea izango du.
Laburbilduz gaur egungo gizarteak dituen ezaugarrietatik bi hauek azpimarratuko nituzke, gizartea kapitalista eta materialista izatea eta horregatik gaur egungo gizartea itzuran edo irudian oinarritutako gizartea izatea.
2.- Zer esan nahi dute idazleek esaldi honekin? Informazio eta Komunikazio Teknologiei dagokienez, testuinguru eskolarra uhartetzat ere hartu izan da gizartea itsasotzat hartu den bitartean.” (20.orr.) Ados al zaude ideia horrekin? Arrazoitu erantzuna.
Nire ustez idazleak adierazi nahi duena hurrengoa da: Gizartea itsasoa da etengabeko berrikuntzan dagoelako eta eskola aldiz uhartea hau geldi dagoelako eta honek duen berrikuntza maila oso geldoa delako, hau da, gizartea berritze etengabean dagoen bitartean eskolarekin dagoen aldea gero eta handiago dela.
Nire kasuan adoz nago idazlearekin izan ere uste dut eskola azken urteotan aurrerapen handia izan duen arren IKT-ei dagokienez oraindik aurrerapen gehiagpo egin behar dira eskolak normalean nahiko atzerapen handia daramatelako.
3.- Azal ezazu hitz gutxiz zer den eten edo zulo digitala.
IKT baliabideak erabili dezaketen eta erabili ez dezaketen arteko diferentzia da zulo digitala.
4.- Zergatik esaten dute teknologiak garrantzitsuak izan daitezkeela hezkuntza aireberritzeko?
Liburuak eta betidanik erabili diren baliabideak ematen dituzten beste hainbat aukera eskaintzen dituztelakoZeintzuk dira kultura ondare motak?Liburuak eta betidanik erabili diren baliabideak ematen dituzten beste hainbat aukera eskaintzen dituztelako

3. SAIOA
Saio honi hasiera emateko Maria Acaso bideoz egindako aurkezpen bat egin dugu. Bideoan zehar bere lan egiteko era azaldu egiten du. Hona hemen bideoaren esteka, espero dut gustukoa izatea:

4. SAIOA
Modulo astera heldu gara, beraz, ez daude klase magistralik. IKT klasea bideo edizioei buruzko ezagutzak bereganatzeko erabili dugu: Planoak, edizio programak... Talde lan astea izango da, hau da, bakoitzak bere taldeak ezarritakoa egingo du.

Ikasturte honetako lehenengo modulu lana kultura ondareari buruz izngo da eta honi hasiera emateko bi galdera erantzun behar izan ditugu:
  • Zer da kultura ondarea?

5. SAIOA

Aste honetan talde bakoitzak egokitu zaizkion aurkezpenak prestatzeari ekin diote. Talde bakoitza testu batzuk irakurri behar izan ditu gero hauen laburpenak egiteko eta aurretik aipatu dudan moduan, aurkezpenak prestatzeko. Hurrengo lerroetan (Saioz - saioko antolaketa alde batera utziz talde bakoitzaren analisi eta hausnarketa ikusiko duzue):

AURKEZPENEN LEHENENGO EGUNA
·        Lehenengo aurkezpenean, IKT-ak erabiltzeari buruz hitz egin dute konkretuki, honek dituen desabantailei buruz. Gai honen inguruko iritziak, desberdinak dira oso. IKT-en erabilpena desbantailak sortzen dituela esan duten pertsonak badaude, IKT-ak erabiltzea ona dela esaten duten pertsonak bezala. Nire ustez IKT-ak aurrerapen izugarria ekarri dezakete hezkuntza mundura.
·        Bigarren aurkezpenean Esther, Gontzal, Mikene eta Maider hitz egin dute. Haiek aurkeztutako gaia "Teknologiaren eragina" izan da.  Esandakoaren artean hurrengoa goraipatuko nuke: Teknologia berriei esker eskuragarri dugun informazio kopurua zenbakaitza da, baina , informazio hau bereganatzeko teknologia berriak ez dira nahikoa beraz teknologia metodologia egokiekin bateratu behar da informazioa ezagutarazteko.
·        Hirugarren aurkezpen honetan teknologia berriek dauzkaten abantailei eta desabantailei buruz hitz egin digute Asierrek, Larak eta Joanek. Gai nagusiak informazioa tratatzeko era eta IKT-en desbantailak eta abantailak izan dira.
·        Laugarren aurkezpenaren momentua heldu da. Aurkezpen honetan Bauman filosofoari buruz hitz egin dute. Aurkezpen honetan ezin hobeto erabili dituzte IKT-ak eta haien aurkezpena ona izan da, urduritasuna erabat baztertuz.
·        Nereak, Unaik, Aingeruk, Danielek eta Jonek hezkuntzaren funtzionamenduari buruz hitz egin digute. Gai berez interesgarria da eta bere aurkezpena ona izan denez gaia interesgarriago bihurtu dute. Aurkezpen honetan hezkuntzaren eboluzioari buruz hitz egin dute eta honen inguruan hurrengoa aipatu dute:  "Hezkuntza ikerketaren alorretik hobetu daiteke bakarrik"
AURKEZPENEN BIGARREN ASTEA
·        Lehenengo aurkezpena, Anderrek, Anek, Josuk eta Xabierrek egin dute. Aurkezpen honen gaia pantailen gizartea izan da. Gaiarekiko eta esan dutenarekiko daukadan adostasuna erabatekoa da izan ere pantailen gizartea gure eguneroko bizitzan gertatzen dena adierazten du.
·        Ondoren, Izarok, Marinak,  Aitziberrek eta Hilargik hitz egin dute. 4 klase kide hauek bere aurkezpena egiteko bideo bat egitea adostu dute beraz IKT-en erablipenari dagokionez 10 bat jarriko nieke, izan ere, aurkezpen bat egiteko bideo bat egiteak ohikoa ez den gauza bat da, gure klasean behintzat. Hauen esanetan informazioa partekatzea eta komunikatzea ezinbestekoa da honen bidez ezagutzak eta jakinduria eskuratzen direlako.
·        Hirugarren aurkezpena, hezkuntzaren gaitasuna eta haren ibilbide historikoei buruz izan da.  
·        Ondoren, Asier, Asier, Josu eta Laura  web 2.0-ri buruz hitz egin dute. Aurkezpen honen gai nagusiak IKT-ak informazioa partekatzeko herraminta moduan aurkeztea eta Eskola edo Web 2.0 kontzeptua definitzea izan dira.
·        Laugarren aurkezpena, Aguedak, Alaznek, Ionek eta Aimarrek egin dute. Talde honen aurkezpena Youtube-n jarri dute eskuragarri.
·        Azkenaurreko aurkezpenean, gaitasun digitalari buruz hitz egin dute. Hau egiteko, grabazioen bitartez egin dute, aurreko taldeak bezala.
·        Azken aurkezpena, Josu, Eloie, Itziar eta Ekai sortzen duten taldea egin du. Talde hau gaitasun digitalari buruz hitz egin du. Gaia interesgarria izan da eta aurkezpenerako erabilitako materiala edo baliabideak aproposak.

AURKEZPENEN HIRUGARREN SAIOA
·        Lehenengo aurkezpena Markelek, Itziarrek, Eiderrek eta Mikelek egin dute. Aurkezpen honetarako egokitu zitzaien gaia IKT-en alfabetizazioa eta honen dimentsioak izan da.
·        Hurrengo aurkezpenean, Andrea, Naia, Amaia eta Gorka  Eskola 2.0-ri buruz hitz egin dute. Power point-a eta bideo txiki  bat erabili dute aurkezpen hau egiteko.          
·        Aiala, Ziortza, Haizea eta Olaiaren taldea ikaskuntza-estrategien definizioari buruz hitz egin dute. Movie maker erabili dute aurkezpena egiteko. Taldekideen artean desberdintasunak egon dira batez ere hitz egiterakoan.
·        Ondoren, Iraitz, Xabier, Amets eta Leire ikaskuntza gurpilaren azken aurkezpena egin dute. Aurkezpena Emaze programa batekin egin dute.


TEORIA KLASEEI BURUZKO HAUSNARKETA

IKT HAUSNARKETA
Hausnarketa hau egiteko testu hiru ataletan banatu dut. Alde batetik beste taldeen ebaluazioa egingo dut, beste batetik nire taldekideen ebaluaketa bat egingo dut eta azkenik nire buruari auto-ebaluaketa bat egingo diot.
Esan dudanez lehenengo eta behin beste taldeei buruzko ebaluazio bat egin eta iritzi txiki bat emango dut. Aipatu beharra dago talde guztiek gogor egin dutela lan eta hori baloratu beharreko zerbait dela uste dudala. Horrenbestez beste taldeen ebaluazioarekin hasiko naiz.
Ebaluazioa hau egiteko kontuan hartu ditudan irizpideak bi dira: Alde batetik, eta teknologia berriei buruzko irakasgaia dela kontuan hartuta garrantzitsuena, aurkezpenerako erabilitako baliabidea. Bestetik aurkezpenaren maila: koherentzia, informazioaren argitasuna, ulermena...
Hasteko esan beharra dut talde guztiek gogor lan egin dutela eta bere aurkezpenak ahalik eta hoberenak izaten saiatu zirela. Esan dudanez, kontuan hartu dudan irizpideetako bat baliabideen erabilera izan da. Hori kontuan hartuta esan behar dut lehen eguneko edo lehenengo asteko aurkezpen gehienetan Power Point-ak zein prezziak erabili zirela momentu horretan ezagutzen genituen baliabideak zirelako. Kurtsoa aurrera joan ahala, baliabideen erabilera aldatu egin da, ikasleok baliabide gehiago aurkitu ditugulako (Emaze, powtoon...). Aldaketa hori lehenengo aurkezpenetik aurrera ikusi zen, esan dudanez, kurtsoa aurrera joan ahala.
Beraz, aurretik esan dugun moduan, aurkezpenak egiteko modua aldatuz joan egin da eta azkenean dibertsitate handia sortu da, baina, zein da baliabide teknologikorik erabiliena? Aurkezpen guztiak ikusi eta gero ondorioztatu dezaket baliabide teknologikorik erabiliena powtoon edo etxetik ekarritako ahotsa zuten bideoak izan direla. Honen arazoa deskubrimendu berria izatea da.
Bigarrenez, eta ez horregatik garrantzi txikiago batekin aurkezpenaren maila ebaluatzea erabaki dut. Gure klasea 96 kideko klase bat da eta ikasle kopuru horren aurrean aurkezpenak egitea urduritasuna sortzen du. Urduritasuna talde askotan nabaritu izan da, baina, talde orok lortu du aurkezpena zailtasunik gabe gainditzea.
Baina zein izan da lan honetako arazorik komentatuena? Talde guztiak ondo funtzionatu dute, azken finean talde bat direlako eta haien artean eta guztiak batera lan egin behar dutelako lana aurrera eramateko, baina, talde guztietan gauza ez da dirudien bezain erraza. Talde askotan komunikazio falta agertu da arazo nagusitzat, izan ere, guztion artean ados jartzea ez da gauza erraza eta ideia edo pentsamendu ezberdina izatekotan taldekideekin desadostasunak ager daitezke: geratzerako orduan, ipiniko dena zehazterako orduan... Ala eta guztiz ere esan behar dut, begi-bistan talde guztiak beraien arteko arazoak konpondu dituztela eta aurkezpenak aurrera eraman dituztela.
Nola eta Zerekin egin dute lan taldeek? Talde gehienak antolakuntzaren forma klasikoa hartu dute, hau da, egun edo arratsalde bat geratzea lan egiteko asmotan. Bilera horietan aldeek jarraituko dituzten pausuak, araudia, lanaren banaketa... zehaztu dute. Talde gehienek testuekin egin behar izan dute lan, beste batzuek aldiz testuez aparte bideo bat ikusi behar zuten laguntza moduan.  Aurretik lana banatzearen estrategia talde gehienek erabili dutena da, normalean banaka egitekoa, baina baita ere badaude bikoteka lan egin dutenak, esaterako: 4. taldea.
Aurkezpenak orokorrean ondo prestatuta egon dira eta erabili edo aztertu dituzten gaiak interesgarriak izan dira; Eskola 2.0, Tik Tak teknologia berriak... Beste taldeen hausnarketa txiki honekin amaitzeko, nire ideiak eskema txiki batean laburtuko ditut eta aipatu beharra dut ikaste - irakaste prozesua ona izan dela eta ikasleoi gauza berriak jakiteko eta ezagutzeko balio digula. Horrenbestez, hona hemen nire ideien eskema txiki bat:
ü  Talde guztiak ondo egin dute lan bakarka zein taldeka.
ü  Baliabideen desberdintasuna handia izan da. (Pootown-etik Power Point sinple batera.
ü  Talde guztia arazoak izan dituzten arren (denbora, komunikazioa...) lana aurrera eramatea lortu dute.
NIRE TALDEKIDEEN KOEBALUAZIOA:
Beste taldeen ebaluazioa amaitzerakoan nire taldekideen ebaluazioarekin hasiko naiz. Talde hau Tatianak, Eiderrek, Junkalek eta Nik osatzen dugu. Giroa paregabea izan da batzuetan komunikazio falta nabaritu den arren:
ü  Tatiana Terrón: Oso neska langilea da eta beti dago lan egiteko prest  horrek gehiegi lan egitera bultzatzen dion arren. Berak taldearekin izan duen komunikazioa ona izan da giroarekin batera eta horrek lana erraztu du. Gainera batzuetan taldearen kargu egin da eta galduta zeuden taldekideak lagundu ditu. Gure aurkezpenerako Pootown erabili genuen eta Tatianak esfortzu handia egin zuen proiektua aurrera eramateko. Bera ideien argitasuna eta hauen gaineko konfiantza gako izan dira lan honetan.
ü  Eider Martinez: Urte honetan heldu da gure klasera eta berarekin lan egiten nuen lehenengo aldi zen. Eider azkar irabazi du beste taldekideen konfiantza bere lan egiteko formagatik eta bere izateko eragatik. Neska langilea da eta bere ideia argi ditu. Beste bikoizketakoa edo taldekoa denez zailagoa egin zaigu berarekin kontaktuan  jartzea. Laburbilduz neska langile eta argia da, horrek taldekideen konfiantza irabaztea eta giro ona sortarazi du.
ü  Junkal Susperregui: Modulu laneko talde berdinean gaude eta horrek bion arteko giro hona eragin du. Neska langilea da, beti lanerako prest egoten dena. Bere arduratasuna gakoa izan dira gure taldean. Azkenik aipatu behar dut, ekarpen txikia dirudien arren Junkalen euskara maila oso lagungarria egin zaigula lana antolatu eta idazterakoa.
Laburbilduz nire taldekideen gaineko ebaluazioa positiboak dira orokorrean. Honek ez du esan nahi taldean arazoren bat sortu ez denik, esate baterako, aurretik aipatu dudanez komunikazioa hobetu beharreko faktore bat izango zen.
AUTOEBALUAZIOA:
Norberak egindako lana baloratzea ez da gauza erraza eta are gehirago talde lanean izan bada. Ala eta guztiz ere saiatu egin naiz. Nire ustez eta nire taldekideek nitaz esango dutena errespetatuz, ondo  eta gogor egin dudala lan esan behar dut.
Batzuetan nigatik espero zutena bete ez arren azkar konpondu ditut arazoak eta niri egokitutako atalak ahalik eta hoberen betetzen saiatu nahiz. Nire taldearekiko ekarpena baliozkoa izan dela uste dut, iritzia emanez, lana antolatzen lagunduz...
Hausnarketa txiki hau amaitu baino lehen aipatu behar dut taldeak eta nik egin dugun lana paregabea izan dela eta taldekide guztiak gure partetik ipini dugula eta horrek lana erraztu duela.
Arrazoi guzti hauengatik nire buruari jarriko nion nota 8 bat d, aurretik esan dudanez akatsak egin ditudan arren nire taldearekiko ekarpena ona izan dela uste dudalako.


ORRIALDE NAGUSIA

Sarrera honekin ematen diot hasiera Blog honi. Hemendik aurrera Blog honetan eskegiko ditut nire hurrengo lanak.

viernes, 14 de noviembre de 2014

TEORIA

Atal honetan teoria klaseetako taldearekin egin beharreko lanak igoko ditut. Teoria klasean, Eskola 2.0 taldearekin egin beharreko lehenengo lana testu batzuk irakurtzea eta hauen laburpenak igotzea izan da, gero aurkezpena egiteko. Hona hemen nik hartutako apunteak: