TEORIA

Atal honetan teoria klaseei buruzko informazioa igoko dut: klasean egiten duguna, lanak, aurkezpenak...



1. SAIOA    
Lehenengo saioa izan dugu gaur IKT-n. Aurkezpen bat izan da eta irakasleak berak dituen asmo, helburu... guztiak asaldu dizkigu, hau da, lauhileroko osoan egingo duguna azaldu digu.
Saioan zehar ez dugu gehiagorik egin, beraz, lehenengo saio honi amaiera emateko esan beharra dut saio honekiko dituda espektatibak handiak direla, teknologia berria irakaskuntzari inpultso eman behar dietela uste dudalako.

2. SAIOA
Aste honetan, ez da saio magistralik egon LOMCE legearen kontrako greba dela eta. Hurrengo argazkian ikusi dezakezue grebaren iragarkia. Klase magistralik egon ez denez gure kabuz egin behar izan dugu lan: Blogger aztertu honen funtzionamendu ezagutzeko, lanak egiteko...
Egin beharreko lana "Eskola aireberritzea" testua irakurtzea izan da gero bi galdera erantzun behar genuela. Bi galderak erantzuteaz aparte testuan Bost hitz gako azpimarratu behar izan ditu, hona hemen galderak eta nik aukeratutako bost hitz gakoak:
  • Zeintzuk dira garai honetan sartzeko faktorerik garrantzitsuenak?
  • Zeintzuk dira IKT-ak erabiltzeak eragiten dituen ondorioak?
  • Bost hitz gako: Teknologia, modernizazioa, zulo digitala, IKT-ak eta hezkuntza ereduaren berriztatzea
Aurkezpen honetan Mariak bost puntu zehatzen inguruan hitz egiten du. Bost puntu horiek, boterea, denbora eta espazioa, reflexioa, informazioa eta ezagutzak dira. Baina zer esaten du Mariak honi buruz?
  • Boterea:Botere autoritario batetik, botere demokratiko batera.
  • Denbora eta Espazioa: IKT-en erabilera bultzatu eta espazioa arautzen duten prototipoekin amaitu.
  • Informazioa: Informazioa emateko era aldatu egin behar da.
  • Reflexioa: Lan egiteko automatismoak kendu eta hausnarketa barneratu.
  • Ezagutzak: Ezagutzak tratatzeko eraren aldaketa beharrezkoa da. Irakaslea informazio edo ezagutzak ekoitsi beharko ditu eta ez hartu edo trasmititu bakarrik.
Hona hemen testu honi buruz egindako hausnarketa:

1.- Zein ezaugarri azpimarratuko zenuke zuk gaur egungo gizarteari buruz? Zergatik?
Testuan aipatzen duenez edozein hitz edo definizio jarri ahal diogu gaur egungo gizarteari. Nire ustez gaur egungo gizartea bi hitzek definitzen dute, alde batetik materiala eta beste aldetik kapitala. Gaur egun gizarteak garrantzi handia ematen die gauzei, objektuei… izan ere gaur egungo gizartea, gizarte materialista da eta objektuei duten baino balio gehiago ematen diete. Materialista izateak gaur egungo gizartearen beste ezaugarri batekin du zer ikusia, gizarte kapitalista izatea.
Gaur egun diruak berebiziko garrantzia du. Limitera eramanez esan daiteke dirurik gabe bizitzeko aukerarik ez duzula. Beraz, dirua daukana ez daukana baino garrantzitsuagoa eta bizitza hobea izango du.
Laburbilduz gaur egungo gizarteak dituen ezaugarrietatik bi hauek azpimarratuko nituzke, gizartea kapitalista eta materialista izatea eta horregatik gaur egungo gizartea itzuran edo irudian oinarritutako gizartea izatea.
2.- Zer esan nahi dute idazleek esaldi honekin? Informazio eta Komunikazio Teknologiei dagokienez, testuinguru eskolarra uhartetzat ere hartu izan da gizartea itsasotzat hartu den bitartean.” (20.orr.) Ados al zaude ideia horrekin? Arrazoitu erantzuna.
Nire ustez idazleak adierazi nahi duena hurrengoa da: Gizartea itsasoa da etengabeko berrikuntzan dagoelako eta eskola aldiz uhartea hau geldi dagoelako eta honek duen berrikuntza maila oso geldoa delako, hau da, gizartea berritze etengabean dagoen bitartean eskolarekin dagoen aldea gero eta handiago dela.
Nire kasuan adoz nago idazlearekin izan ere uste dut eskola azken urteotan aurrerapen handia izan duen arren IKT-ei dagokienez oraindik aurrerapen gehiagpo egin behar dira eskolak normalean nahiko atzerapen handia daramatelako.
3.- Azal ezazu hitz gutxiz zer den eten edo zulo digitala.
IKT baliabideak erabili dezaketen eta erabili ez dezaketen arteko diferentzia da zulo digitala.
4.- Zergatik esaten dute teknologiak garrantzitsuak izan daitezkeela hezkuntza aireberritzeko?
Liburuak eta betidanik erabili diren baliabideak ematen dituzten beste hainbat aukera eskaintzen dituztelakoZeintzuk dira kultura ondare motak?Liburuak eta betidanik erabili diren baliabideak ematen dituzten beste hainbat aukera eskaintzen dituztelako

3. SAIOA
Saio honi hasiera emateko Maria Acaso bideoz egindako aurkezpen bat egin dugu. Bideoan zehar bere lan egiteko era azaldu egiten du. Hona hemen bideoaren esteka, espero dut gustukoa izatea:

4. SAIOA
Modulo astera heldu gara, beraz, ez daude klase magistralik. IKT klasea bideo edizioei buruzko ezagutzak bereganatzeko erabili dugu: Planoak, edizio programak... Talde lan astea izango da, hau da, bakoitzak bere taldeak ezarritakoa egingo du.

Ikasturte honetako lehenengo modulu lana kultura ondareari buruz izngo da eta honi hasiera emateko bi galdera erantzun behar izan ditugu:
  • Zer da kultura ondarea?

5. SAIOA

Aste honetan talde bakoitzak egokitu zaizkion aurkezpenak prestatzeari ekin diote. Talde bakoitza testu batzuk irakurri behar izan ditu gero hauen laburpenak egiteko eta aurretik aipatu dudan moduan, aurkezpenak prestatzeko. Hurrengo lerroetan (Saioz - saioko antolaketa alde batera utziz talde bakoitzaren analisi eta hausnarketa ikusiko duzue):

AURKEZPENEN LEHENENGO EGUNA
·        Lehenengo aurkezpenean, IKT-ak erabiltzeari buruz hitz egin dute konkretuki, honek dituen desabantailei buruz. Gai honen inguruko iritziak, desberdinak dira oso. IKT-en erabilpena desbantailak sortzen dituela esan duten pertsonak badaude, IKT-ak erabiltzea ona dela esaten duten pertsonak bezala. Nire ustez IKT-ak aurrerapen izugarria ekarri dezakete hezkuntza mundura.
·        Bigarren aurkezpenean Esther, Gontzal, Mikene eta Maider hitz egin dute. Haiek aurkeztutako gaia "Teknologiaren eragina" izan da.  Esandakoaren artean hurrengoa goraipatuko nuke: Teknologia berriei esker eskuragarri dugun informazio kopurua zenbakaitza da, baina , informazio hau bereganatzeko teknologia berriak ez dira nahikoa beraz teknologia metodologia egokiekin bateratu behar da informazioa ezagutarazteko.
·        Hirugarren aurkezpen honetan teknologia berriek dauzkaten abantailei eta desabantailei buruz hitz egin digute Asierrek, Larak eta Joanek. Gai nagusiak informazioa tratatzeko era eta IKT-en desbantailak eta abantailak izan dira.
·        Laugarren aurkezpenaren momentua heldu da. Aurkezpen honetan Bauman filosofoari buruz hitz egin dute. Aurkezpen honetan ezin hobeto erabili dituzte IKT-ak eta haien aurkezpena ona izan da, urduritasuna erabat baztertuz.
·        Nereak, Unaik, Aingeruk, Danielek eta Jonek hezkuntzaren funtzionamenduari buruz hitz egin digute. Gai berez interesgarria da eta bere aurkezpena ona izan denez gaia interesgarriago bihurtu dute. Aurkezpen honetan hezkuntzaren eboluzioari buruz hitz egin dute eta honen inguruan hurrengoa aipatu dute:  "Hezkuntza ikerketaren alorretik hobetu daiteke bakarrik"
AURKEZPENEN BIGARREN ASTEA
·        Lehenengo aurkezpena, Anderrek, Anek, Josuk eta Xabierrek egin dute. Aurkezpen honen gaia pantailen gizartea izan da. Gaiarekiko eta esan dutenarekiko daukadan adostasuna erabatekoa da izan ere pantailen gizartea gure eguneroko bizitzan gertatzen dena adierazten du.
·        Ondoren, Izarok, Marinak,  Aitziberrek eta Hilargik hitz egin dute. 4 klase kide hauek bere aurkezpena egiteko bideo bat egitea adostu dute beraz IKT-en erablipenari dagokionez 10 bat jarriko nieke, izan ere, aurkezpen bat egiteko bideo bat egiteak ohikoa ez den gauza bat da, gure klasean behintzat. Hauen esanetan informazioa partekatzea eta komunikatzea ezinbestekoa da honen bidez ezagutzak eta jakinduria eskuratzen direlako.
·        Hirugarren aurkezpena, hezkuntzaren gaitasuna eta haren ibilbide historikoei buruz izan da.  
·        Ondoren, Asier, Asier, Josu eta Laura  web 2.0-ri buruz hitz egin dute. Aurkezpen honen gai nagusiak IKT-ak informazioa partekatzeko herraminta moduan aurkeztea eta Eskola edo Web 2.0 kontzeptua definitzea izan dira.
·        Laugarren aurkezpena, Aguedak, Alaznek, Ionek eta Aimarrek egin dute. Talde honen aurkezpena Youtube-n jarri dute eskuragarri.
·        Azkenaurreko aurkezpenean, gaitasun digitalari buruz hitz egin dute. Hau egiteko, grabazioen bitartez egin dute, aurreko taldeak bezala.
·        Azken aurkezpena, Josu, Eloie, Itziar eta Ekai sortzen duten taldea egin du. Talde hau gaitasun digitalari buruz hitz egin du. Gaia interesgarria izan da eta aurkezpenerako erabilitako materiala edo baliabideak aproposak.

AURKEZPENEN HIRUGARREN SAIOA
·        Lehenengo aurkezpena Markelek, Itziarrek, Eiderrek eta Mikelek egin dute. Aurkezpen honetarako egokitu zitzaien gaia IKT-en alfabetizazioa eta honen dimentsioak izan da.
·        Hurrengo aurkezpenean, Andrea, Naia, Amaia eta Gorka  Eskola 2.0-ri buruz hitz egin dute. Power point-a eta bideo txiki  bat erabili dute aurkezpen hau egiteko.          
·        Aiala, Ziortza, Haizea eta Olaiaren taldea ikaskuntza-estrategien definizioari buruz hitz egin dute. Movie maker erabili dute aurkezpena egiteko. Taldekideen artean desberdintasunak egon dira batez ere hitz egiterakoan.
·        Ondoren, Iraitz, Xabier, Amets eta Leire ikaskuntza gurpilaren azken aurkezpena egin dute. Aurkezpena Emaze programa batekin egin dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario