Atal honetan astero egindako lana azaldu
eta aurkeztuko dut.
1. SAIOA
Lehenengo saioa izan dugu gaur IKT-n.
Aurkezpen bat izan da eta irakasleak berak dituen asmo, helburu... guztiak
asaldu dizkigu, hau da, lauhileroko osoan egingo duguna azaldu digu.
Saioan zehar ez dugu gehiagorik egin,
beraz, lehenengo saio honi amaiera emateko esan beharra dut saio honekiko
dituda espektatibak handiak direla, teknologia berria irakaskuntzari inpultso
eman behar dietela uste dudalako.
2. SAIOA
Aste honetan, ez da saio magistralik egon
LOMCE legearen kontrako greba dela eta. Hurrengo argazkian ikusi dezakezue
grebaren iragarkia. Klase magistralik egon ez denez gure kabuz egin behar izan
dugu lan: Blogger aztertu honen funtzionamendu ezagutzeko, lanak egiteko...
Egin beharreko lana "Eskola
aireberritzea" testua irakurtzea izan da gero bi galdera erantzun behar
genuela. Bi galderak erantzuteaz aparte testuan Bost hitz gako azpimarratu
behar izan ditu, hona hemen galderak eta nik aukeratutako bost hitz gakoak:
- Zeintzuk dira garai honetan sartzeko faktorerik
garrantzitsuenak?
- Zeintzuk dira IKT-ak erabiltzeak eragiten dituen
ondorioak?
- Bost hitz gako: Teknologia, modernizazioa, zulo
digitala, IKT-ak eta hezkuntza ereduaren berriztatzea
Aurkezpen honetan Mariak bost puntu zehatzen inguruan
hitz egiten du. Bost puntu horiek, boterea, denbora eta espazioa, reflexioa,
informazioa eta ezagutzak dira. Baina zer esaten du Mariak honi buruz?
- Boterea:Botere autoritario batetik,
botere demokratiko batera.
- Denbora eta Espazioa:
IKT-en erabilera bultzatu eta espazioa arautzen duten prototipoekin
amaitu.
- Informazioa: Informazioa emateko era
aldatu egin behar da.
- Reflexioa: Lan egiteko automatismoak
kendu eta hausnarketa barneratu.
- Ezagutzak: Ezagutzak tratatzeko
eraren aldaketa beharrezkoa da. Irakaslea informazio edo ezagutzak ekoitsi
beharko ditu eta ez hartu edo trasmititu bakarrik.
Hona hemen testu honi buruz egindako hausnarketa:
1.- Zein
ezaugarri azpimarratuko zenuke zuk gaur egungo gizarteari buruz? Zergatik?
Testuan aipatzen
duenez edozein hitz edo definizio jarri ahal diogu gaur egungo gizarteari. Nire
ustez gaur egungo gizartea bi hitzek definitzen dute, alde batetik materiala
eta beste aldetik kapitala. Gaur egun gizarteak garrantzi handia ematen die
gauzei, objektuei… izan ere gaur egungo gizartea, gizarte materialista da eta
objektuei duten baino balio gehiago ematen diete. Materialista izateak gaur
egungo gizartearen beste ezaugarri batekin du zer ikusia, gizarte kapitalista
izatea.
Gaur egun diruak
berebiziko garrantzia du. Limitera eramanez esan daiteke dirurik gabe bizitzeko
aukerarik ez duzula. Beraz, dirua daukana ez daukana baino garrantzitsuagoa eta
bizitza hobea izango du.
Laburbilduz gaur
egungo gizarteak dituen ezaugarrietatik bi hauek azpimarratuko nituzke,
gizartea kapitalista eta materialista izatea eta horregatik gaur egungo
gizartea itzuran edo irudian oinarritutako gizartea izatea.
2.- Zer esan nahi
dute idazleek esaldi honekin? “Informazio
eta Komunikazio Teknologiei dagokienez, testuinguru eskolarra uhartetzat ere
hartu izan da gizartea itsasotzat hartu den bitartean.” (20.orr.) Ados al zaude ideia horrekin?
Arrazoitu erantzuna.
Nire ustez idazleak
adierazi nahi duena hurrengoa da: Gizartea itsasoa da etengabeko berrikuntzan
dagoelako eta eskola aldiz uhartea hau geldi dagoelako eta honek duen
berrikuntza maila oso geldoa delako, hau da, gizartea berritze etengabean
dagoen bitartean eskolarekin dagoen aldea gero eta handiago dela.
Nire kasuan adoz nago
idazlearekin izan ere uste dut eskola azken urteotan aurrerapen handia izan
duen arren IKT-ei dagokienez oraindik aurrerapen gehiagpo egin behar dira
eskolak normalean nahiko atzerapen handia daramatelako.
3.- Azal ezazu hitz
gutxiz zer den eten edo zulo digitala.
IKT baliabideak
erabili dezaketen eta erabili ez dezaketen arteko diferentzia da zulo digitala.
Liburuak eta
betidanik erabili diren baliabideak ematen dituzten beste hainbat aukera
eskaintzen dituztelakoZeintzuk dira kultura ondare motak?Liburuak
eta betidanik erabili diren baliabideak ematen dituzten beste hainbat aukera
eskaintzen dituztelako
3. SAIOA
Saio honi hasiera emateko Maria Acaso
bideoz egindako aurkezpen bat egin dugu. Bideoan zehar bere lan egiteko era
azaldu egiten du. Hona hemen bideoaren esteka, espero dut gustukoa izatea:
4. SAIOA
Modulo astera heldu gara, beraz, ez daude
klase magistralik. IKT klasea bideo edizioei buruzko ezagutzak bereganatzeko
erabili dugu: Planoak, edizio programak... Talde lan astea izango da, hau da,
bakoitzak bere taldeak ezarritakoa egingo du.
Ikasturte honetako lehenengo modulu lana
kultura ondareari buruz izngo da eta honi hasiera emateko bi galdera erantzun
behar izan ditugu:
- Zer da kultura ondarea?
5. SAIOA
Aste honetan talde bakoitzak egokitu
zaizkion aurkezpenak prestatzeari ekin diote. Talde bakoitza testu batzuk
irakurri behar izan ditu gero hauen laburpenak egiteko eta aurretik aipatu
dudan moduan, aurkezpenak prestatzeko. Hurrengo lerroetan (Saioz - saioko
antolaketa alde batera utziz talde bakoitzaren analisi eta hausnarketa ikusiko
duzue):
AURKEZPENEN
LEHENENGO EGUNA
·
Lehenengo aurkezpenean, IKT-ak
erabiltzeari buruz hitz egin dute konkretuki, honek dituen desabantailei buruz.
Gai honen inguruko iritziak, desberdinak dira oso. IKT-en erabilpena
desbantailak sortzen dituela esan duten pertsonak badaude, IKT-ak erabiltzea
ona dela esaten duten pertsonak bezala. Nire ustez IKT-ak aurrerapen izugarria
ekarri dezakete hezkuntza mundura.
·
Bigarren aurkezpenean Esther, Gontzal,
Mikene eta Maider hitz egin dute. Haiek aurkeztutako gaia "Teknologiaren
eragina" izan da. Esandakoaren
artean hurrengoa goraipatuko nuke: Teknologia berriei esker eskuragarri dugun
informazio kopurua zenbakaitza da, baina , informazio hau bereganatzeko
teknologia berriak ez dira nahikoa beraz teknologia metodologia egokiekin
bateratu behar da informazioa ezagutarazteko.
·
Hirugarren aurkezpen honetan teknologia
berriek dauzkaten abantailei eta desabantailei buruz hitz egin digute Asierrek,
Larak eta Joanek. Gai nagusiak informazioa tratatzeko era eta IKT-en
desbantailak eta abantailak izan dira.
·
Laugarren aurkezpenaren momentua heldu
da. Aurkezpen honetan Bauman filosofoari buruz hitz egin dute. Aurkezpen
honetan ezin hobeto erabili dituzte IKT-ak eta haien aurkezpena ona izan da,
urduritasuna erabat baztertuz.
·
Nereak, Unaik, Aingeruk, Danielek eta
Jonek hezkuntzaren funtzionamenduari buruz hitz egin digute. Gai berez
interesgarria da eta bere aurkezpena ona izan denez gaia interesgarriago
bihurtu dute. Aurkezpen honetan hezkuntzaren eboluzioari buruz hitz egin dute
eta honen inguruan hurrengoa aipatu dute:
"Hezkuntza ikerketaren alorretik hobetu daiteke bakarrik"
AURKEZPENEN
BIGARREN ASTEA
·
Lehenengo
aurkezpena, Anderrek, Anek, Josuk eta Xabierrek egin dute. Aurkezpen honen gaia
pantailen gizartea izan da. Gaiarekiko eta esan dutenarekiko daukadan
adostasuna erabatekoa da izan ere pantailen gizartea gure eguneroko bizitzan
gertatzen dena adierazten du.
·
Ondoren, Izarok,
Marinak, Aitziberrek eta Hilargik hitz
egin dute. 4 klase kide hauek bere aurkezpena egiteko bideo bat egitea adostu
dute beraz IKT-en erablipenari dagokionez 10 bat jarriko nieke, izan ere,
aurkezpen bat egiteko bideo bat egiteak ohikoa ez den gauza bat da, gure
klasean behintzat. Hauen esanetan informazioa partekatzea eta komunikatzea
ezinbestekoa da honen bidez ezagutzak eta jakinduria eskuratzen direlako.
·
Hirugarren
aurkezpena, hezkuntzaren gaitasuna eta haren ibilbide historikoei buruz izan
da.
·
Ondoren, Asier,
Asier, Josu eta Laura web 2.0-ri buruz
hitz egin dute. Aurkezpen honen gai nagusiak IKT-ak informazioa partekatzeko
herraminta moduan aurkeztea eta Eskola edo Web 2.0 kontzeptua definitzea izan dira.
·
Laugarren
aurkezpena, Aguedak, Alaznek, Ionek eta Aimarrek egin dute. Talde honen
aurkezpena Youtube-n jarri dute eskuragarri.
·
Azkenaurreko
aurkezpenean, gaitasun digitalari buruz hitz egin dute. Hau egiteko, grabazioen
bitartez egin dute, aurreko taldeak bezala.
·
Azken
aurkezpena, Josu, Eloie, Itziar eta Ekai sortzen duten taldea egin du. Talde
hau gaitasun digitalari buruz hitz egin du. Gaia interesgarria izan da eta
aurkezpenerako erabilitako materiala edo baliabideak aproposak.
AURKEZPENEN HIRUGARREN SAIOA
·
Lehenengo aurkezpena Markelek, Itziarrek, Eiderrek eta
Mikelek egin dute. Aurkezpen honetarako egokitu zitzaien gaia IKT-en
alfabetizazioa eta honen dimentsioak izan da.
·
Hurrengo aurkezpenean, Andrea, Naia, Amaia eta Gorka Eskola 2.0-ri buruz hitz egin dute. Power
point-a eta bideo txiki bat erabili dute
aurkezpen hau egiteko.
·
Aiala, Ziortza, Haizea eta Olaiaren taldea
ikaskuntza-estrategien definizioari buruz hitz egin dute. Movie maker erabili dute
aurkezpena egiteko. Taldekideen artean desberdintasunak egon dira batez ere
hitz egiterakoan.
·
Ondoren, Iraitz, Xabier, Amets eta Leire ikaskuntza
gurpilaren azken aurkezpena egin dute. Aurkezpena Emaze programa batekin egin
dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario